Irailaren 5(e)tik aurrera, Ascongi eta Eraikune buru dituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen Eraikuntza Digitala proiektuan parte har daiteke.
Helburua da Euskadiko eraikuntza-enpresen digitalizazio-maila ezagutaraztea, eta hogeita hamar aukeratzea prozesu horri ekiteko, digitalizazioan aditua den nazioarteko enpresa baten aholkularitzarekin.
Parte hartu nahi duten enpresek orrialde honetan dagoen galdetegiari erantzun besterik ez dute: eraikuntzadigital.eus. Proiektuan, ahal dela, sektoreko espektro osoa ordezkatuko duen enpresa talde bat aukeratuko da, eta Euskadiko garapen ekonomikoari berebiziko ekarpena egiten dion industria modernizatzen lagunduko du.