Zure eraikuntza-enpresa digitalizatzea, zure etorkizuna bermatzea

Ascongik eta Eraikunek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantza-laguntzarekin, eraikuntzaren sektorearen eraldaketa digitala bultzatzen dute.

Egiaztatu zure enpresaren digitalizazio-maila

Zer da Eraikuntza Digitala?

Ascongi, Eraikune eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu aitzindari bat da, eraikuntza-sektorea digitalizatzea sustatzeko.

Honatx jarraitu beharreko prozesua:

  • Enpresek autodiagnostiko bat egiten dute beren enpresaren digitalizazio-maila ezagutzeko.
  • 30 enpresa hautatzen dira autodiagnostiko-inprimakietatik abiatuta.
  • Hautatutako enpresek nazioarteko enpresa baten aholkularitza aditua jasotzen dute prozesu osoan.
  • Proiektu honek ez dakar inolako kostu ekonomikorik enpresentzat.

Erronka bihurtu ezazu aukera

Denbora aurreztea, baliabideak aurreikustea, ustekabeak kontrolatzea… Zure negozioa digitalizatzea arazoei aurrea hartzea da, erabaki hobeak hartzea eta murgilduta zauden ingurunea areago kontrolatzea.

Soilik bost urrats etorkizunera joateko

Hau da zure enpresak jarraituko duen ibilbidea, behin autodiagnostiko-testa egin eta hautatua izan ondoren.

Iraila

Autodiagnóstico masivo

Autodiagnostiko masiboa

Sektorearen eta enpresen digitalizazio-maila.

30
enpresa hautatzea

Ira – Urr

Enpresen digitalizazio-mailaren eta garapen-aukeren diagnostiko xehea (1 edo 2 bilera)

Urria

Digitalizatzeko ibilbide-orria egitea (jarraipen pertsonalizatua)

Urr – Aza

Proiektu pilotuen abiarazpenean lagun egitea (jarraipen pertsonalizatua)

Azaroa

Proiektu pilotuak abian jartzen laguntzea (jarraipen pertsonalizatua)

Ohiko galderak

Egoitza Gipuzkoan duen eta eraikuntza-industriakoa den edozein enpresa: sustatzaileak, birgaitze-enpresak, eraikuntza-enpresak eta abar. Hau da, etorkizuneko erronkei ahalik eta baldintza onenetan aurre egiteko, digitalizazio-prozesuak bere egunerokoan integratu nahi dituen industria horretako edozein negozio.

Sustatzailea: Ascongi eta Eraikune

Promovido por Ascongi y Eraikune

Finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia